Arbizura iritsi dira ikasle ibiltariak
Gaur goizean behe-lainoarekin esnatu arren Urbasa jaisteari ekin diote martxalariek. Bakaikura iristerakoan, bertako elkartean kafe bero bat hartu ondoren EHNE sindikatuaren eta Akuilu baserritar gazteen elkartearen hitzaldia entzuteko aukera izan dute. Gaia subirautza alimentarioa izan da eta gaur egungo baserritarren egoeraz eta honek dakarren elikagaien gaineko merkantilizazio basatiaz aritu dira. Ondoren Bakaikun burutu zen Europako Ikasle Foroaren inguruko hitzaldia entzun ahal izan dute. Orain Arbizura iritsi dira ikasle ibiltariak. Merezitako dutxaren ondoren, aldarrikapenez betetako kalejira koloretsu bat burutuko dute herriko kaleetan zehar. Leer el resto de esta entrada »




